NYT egunkariaren diseinu berriaren arrastoan

2013/05/22 — Iruzkin 1

New York Times egunkaria bere webgunea birdiseinatzen ari da, sakon berritzen ari da. Joan den martxoan, diseinu berriaren prototipoaren zati bat erakutsi zuen, eta gehiago ikusi nahi izanez gero horretarako gonbidapena eskatzeko aukera eman zuen. Aste honetan bertan eskuratu dut diseinu berrian esploratzeko aukera, eta interesgarria izan da ikusitakoa. Intersgarria batik bat Berria.info webgunearen diseinu berria lantzen ari den lan taldearentzat. Martxoan ikusitako zatia gustatu zitzaigun, eta irudipena sendotu da orain ikusi ahal izan dugunarekin. Estilo berri bat landu du, ildo bat markatu dezakeena.

Hona hemen martxoan erakutsitakoaren kaptura bat. Erreportaje baten adibidea da. Letra tipo lodi eta beltzak eta argazkiaren kokapenak (goian, eskuin aldean) begiz jotzen dute. Horrekin batera, sinpletasuna eta argitasuna, edota menuaren minimalismoa.

NYTen diseinu berriaren prototipoa.

NYTen diseinu berriaren prototipoa.

 

Aste honetan zabaldutako aukerari esker, menu minimalista horren zehaztasun gehiago ikusi ahal izan dira. Albisteak erakusten dituztenean menua sinplifikatu egin dute: lerro batean Sections, Home eta Search kokatu dituzte, eta bigarrenean gai nagusien selekzio bat ezker-eskuin mugi daitekeen zinta batean.

Captura de pantalla 2013-05-21 a la(s) 15.19.35

 

Albistea irakurri ahala, beheraka egitean gai nagusien zinta hori desagertuko da eta soilik menuaren ikurra eta albistearen titulua geldituko dira ikusgai. Menuaren botoian klik eginez gero, errezel bertikal bat desplegatuko da ezker aldean.

Menua, goitik behera.

Menua, goitik behera.

 

Menuaren ikurrei kasu eginez, telefono mugikorretan eta tabletetan erabiltzen den ikonografia aukeratu dutela ohartuko gara. Baina hori ez da tabletei egin dieten keinurik garrantzitsua. Alboetan kokatuta dauden gezien bidez ezker-eskuin nagibatu daiteke albiste batetik bestera.

 

Alboetako gezien bidez albistez albiste nabigatu daiteke.

Alboetako gezien bidez albistez albiste nabigatu daiteke.

 

Albistearen elementu osagarriak eta lotutako albisteak asko zaintzen dituzte NYTen diseinu berrian, baina beti soiltasunez aurkezten dituzte, albistearen testuaren eskuin aldean, batzutan urdina erabiliz. Iruzkinak albistearen amaieran erakusten ditu, modu sinple eta erakargarrian.

 

Iruzkinei garrantzia ematen diete.

Iruzkinei garrantzia ematen diete.

 

Diseinuaren ikuspuntutik, beste eredu interesgarri bat Reuters albiste agentziarena da. Hau ere aldaketa prozesuan dago.

Hona hemen diseinu zaharra:

 

Reuters agentziaren egungo diseinua.

Reuters agentziaren egungo diseinua.

 

Eta hau da diseinu berriaren prototipoa:

Reuters agentziaren diseinu berriaren prototipoa.

Reuters agentziaren diseinu berriaren prototipoa.

 

Argi dago, badago zer eta nondik ikasi.

Advertisements

Trackbacks and Pingbacks:

  1. Liberationen diseinu berria edo zerbait berria asmatzeko zailtasuna « berriaro - uztaila 23, 2013

    […] York Times egunkaria webgunea berritzen ari da, eta diseinu berriaren prototipoak erakusten ari da, NYT egunkariaren diseinu berriaren arrastoan izenburuko postean aipatu bezala. Duela egun batzuk, Liberation egunkaria hasi erakusten bere […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s