Archives For urtarrila 2013

Kazetaritza etengabe aldatzen eta egokitzen aritu da betidanik. Lengoaia, estiloa eta hedatzeko bideak etengabe aritu dira aldatzen. Iraultza digitalaren eskutik, benetako iraultza ere iritsi da kazetaritzara. Zati bat aplikazio edo tresnen bidez iristen ari da kazetaritza digitalera. Post honetan Berria-n erabiltzen hasi garen adibide batzuk aipatu nahi ditut. Gero eta aukera gehiago dago Interneten mundu zabalean, gehienak lainoan, eta doan. Esperimentatzeko garaiak dira. Erabili, frogatu, egokitu, eta baliagarria dena aukeratu.

Berria-ren kasuan, Gizarte Saila dabil esploratzaile gisa, batez ere, Mikel Peruarena (@peruarenaansa) eta Gari Goikoetxearen (@ggoikoetxea) eskutik. Denbora gutxian, hainbat adibide ikusgarri sortu dituzte, sareko tresnak erabiliz kazetaritza aberastuz.

Infografiak

Infografia klasiko bat da kazetaritzan. Datuak era ikusgarri eta ikuserrazean eskaintzeko balio du. Sarean era errazean infografia sinple batzuk aurkitu ditugu Berria.info-ko albisteekin lotutako datuak erakusteko. Orain arte, gehien gustatu zaigun  aplikazioa infogr.am izan da (Twitterri buruzko datuak azaltzeko blog honetan erabilitako bera). Hona hemen adibide bat:

infografia adibidea

Beste hedabide batzuek ere erabili dute tresna hau infogramak txertatzeko euren webguneetan. Hona hemen bi adibide:

Errepide istripuak. La Republique des Pyrenees:

Gertaeren bilakaerak kontatzeko erabiltzen dira kronologiak. Zer hobe bilakaera hori era dinamikoan eta interaktiboan irudika badaiteke. Egutegia, testuak, argazkiak, bideoak, loturak… dena txertatuta. Horretarako Timeline JS tresna erabiltzen ari gara Berria-n. Aurrekoa baino konplexuagoa da Google Drive-ko artxibo batekin lotu behar delako, baina emaitza interesgarria da, diseinuan zer hobetu badaukan arren. Hona hemen Berria-n landutako kronologia bat:

kronologia adibidea

Beste hedabide batzuetan ere erabiltzen dute tresna hau:

Apokalipsien kronologia. Liberation:
Aurore Martin. Sud-Ouest:
Sare sozialetako bildumak
Albiste edo gertaera baten inguruan sare sozialetan sortzen den oihartzuna biltzeko balio du Storify tresnak. Twitter, Facebook, You Tube, Flickr, Instagram eta Google+ sare sozialetan murgildu, bilatu eta edukiak aukeratzeko bidea ematen du. Aukeratutako edukiak horma nagusira herrestan eramanez sor daiteke bilduma bat gai baten inguruan, eta nahi besteko azalpenak idatz daitezke sare sozialetatik hartutako edukiak kokatzeko edo komentatzeko. Halaber, url loturen bidez edozein webguneko edukiak txertatu ditzakegu kontakizunean.
Hona hemen Berria-n Kukutza gaztetxearen inguruan landutako bilduma bat aibide gisa:
storify adibidea
Beste hedabide bateko adibide interesgarri bat:
Argazki interaktiboak
Argazkiei bestelako informazioa eransteko modu bat da, edukien gaineko nabegazioa aberastuz. Argazkia informazio osagarriaren leiho bihurtzen da.
Adibidez, Thinglink aplikazioaren bidez, Mikel Peruarenak, era ikusgarri batez egin zuen 2012. urtearen bilduma gizarte gaiei dagokienez. Argazki bilduma batean oinarrituta, albisteak, elkarrizketak, bideoak… eskura jartzen dira, urteko errepasoan era interaktiboan murgildu ahal izateko.
thinglink adibidea
Beste adibide bat ikusi nahi izanez gero:
Advertisements

Arrakasta handia izan du Twitter aplikazioak hedabideen munduan. Albisteak azkar zabaltzeko eta elkarren artean konpartitzeko tresna eraginkor bilakatu da. Euskarazko hedabideen kasuan, 2012 urtea hazkunde urtea izan da, Twitterreko jarraitzaile kopurutik begiratuta. Hilero jarratzaile berriak pilatuz aritu dira. Hazkunde hori, baina, abenduan moteldu egin dela dirudi. Hedabide gehien gehienek abenduan pilatutako jarraitzaile berrien kopurua azaroan pilatutakoa baino txikiagoa da. Denborak esango du masa kritikoarekin lotutako joera bat den, edo jai asko dituen abenduari bakarrik dagokion kontu bat.

Bestalde, euskarazko hedabideei dagokionez, twitter jarraitzaile kopuruaren araberako sailkapena ez da aldatu azarotik abendura. Lehen 25 postuak berdinak dira. Aipatzekoa da Euskadi Gaztea Irratiaren kontua izan dela jarraitzaile berri gehien pilatu duena (540). Honakoa da sailkapena, abenduaren 31n egindako neurketan:

twitter-sailkapena

Urteko bilakaera ikusteko, ekainetik abendura euskarazko hedabide batzuetako datuak bildu ditut, adibide gisa. Hedabide guztiek dute gero eta jarraitzaile gehiago. Hedabide handiek hazkunde handiagoa izan dutela erakusten du grafikoa. Logikoa den bezala, jarraitzaile gehiago duenak errazago zabaltzen du sarea. Beti daude salbuespenak, noski. Kurisitate gisa, ekainetik abendura, Hamaika Telebista Zuzeu albistariari gailendu zaiola, batez ere, irailean izandako hazkundeari esker. Hona hemen bilakaera:

twitter-bilakaera