Archives For azaroa 2012

“Euskal komunikabideak. Negozio formulak Interneten” goiburupean mahai ingurua izan da gaur arratsaldean euskal kultura digitalaren Xare Azokan. Bertan Gorka Bereziartua (Argia), Agurtzane Gomez (Gaztezulo), Joxe Rojas (Tokikom) eta laurok (Berriaren izenean) parte hartu dugu.

Hona hemen mahai-ingururako prestatutako apunte batzuk:

NEGOZIO FORMULAK INTERNETEN?

NEGOZIOA?

– Euskarazko produkzioa edo sorkuntzaren ikuspuntutik ezin da negozioaz hitz egin.
– Ez dago negoziorik euskarazko hedabideetan. Inork ez du negoziorik egiten.

– Denok dugu diru-laguntza publikoen beharra. Are gehiago: dirulaguntza publikoak ezinbestekoak dira eta estrategikoak dira euskararen garapenarentzat estrategikoa den sektore honetan

DIRU-LAGUNTZAK

– Euskarazko hedabideek diru-laguntza publikoak behar dituzte
– Euskarazko hedabideek teknologia berriekin lotutako proiektuak garatzeko diru-laguntzak behar dituzte (gaur egun hedabideen proeiktu berri guztiak lotuta daude teknologia berriekin)

DIRU-LAGUNTZAK MURRIZTU DIRA

– Aurrekontu publikoen murrizketaren ondorioz.
– Gehitu krisi ekonomikoa, publizitatearen beherakada handia edo salmentaren zailtasunak

Ondorioz

Baliabide gutxiagorekin, baliabide eskasagoekin edo egitura kaxkarragoekin aurre egin behar zaiei erronka handiagoei

ERABILERA GORA, DESOREKA GORA

Oro har, gure inguruan ere, edozein hizkuntzetan, sareko hedabideen garapena, eta, batez ere, sare hedabideen erabilera nabarmen handitu da azken urteotan.

Erdarazko hedabideen erabiltzaileen multzoa potolotu egin da

Euskarazkoena ez hainbeste.

CIESen azterketaren arabera, Hego Euskal Herrian gaztelaniazko hedabideen erabilera %42,3ean igo da 2010tik 2012ra. Euskarazkoena berdintsu dago.

DIRU-ITURRIAK ARO DIGITALEAN

Gakoa gure eginkizuna ongi egitea da, hau da, baliozko eskaintza informatiboa ematea eta euskararen erabilera sustatzea, dena era eraginkor batez. Eginkizun horren arabera, ahalik eta jende gehienarengana iritsi beharra daukagu, eta jarraitzaile ugari izateak erraztuko digu finantzabideak aurkitzea.

Diru-iturri ezberdinak:

DIRU-LAGUNTZAK

– Diru-laguntza gehiago eta egonkorragoak behar dira, etengabeko inbertsio teknologikoa beharrezkoa delako

PUBLIZITATEA

Papera

– Paperera bideratzen den publizitatea lantzen jarraitu behar da, nahiz eta jakin maldan behera doala
– Interneteko aukerekin lotzeko formulak bideratu behar dira

Internet

– Formula berriak bilatu behar dira, euskarazko hedabideentzat klasikoek ez dietelako apenas ekarpenik egiten
– Bertako bezeroen beharretara egokitutako bide berriak garatu behar dira
– Babesle formula berriak garatu beharko dira
– Euskarri guztietara egokitutako formulak behar dira, kontuan hartuta mugikorren eta tableten erabileraren hazkunde aurreikuspena

BAZKIDETZA

– Euskarazko hedabideetan zutabe nagusietako bat izan da bazkidetza historikoki
– Garai berrietara egokitutako bazkidetza: berrialagunaren bidea

ORDAINKETA

– Euskarazko hedabideek erabileraren mapatik desagertu nahi ez badute edukien eskuratze irekiari eutsi behar diote

– Planteatu daiteke zerbitzu zehatz batzuk kobratzea, baina ez da izango diru-iturri esanguratsu bat.

PROIEKTUEN FINANTZAKETA KOLEKTIBOA (CROWDFUNDING)

– Kazetaritza proiektu zehatz batzuek finantzaketa kolektiboaren bidez egitea aztertu beaharko litzateke

Berria.info-n, Hodei Iruretagoienak egindako laburpena: Hedabideak sarean, formula berrien bila

Advertisements
20121123-164803.jpg

Komunikazioaren ekosistema nagusia digitala da, gero eta gehiago. Ekosistema hori euskararekin lotzeko ahalegin guztiak ongi etorriak dira, premia handia baita. Hizkuntza bat erabilia izateko kultura digitalean txertatuta egotea ezinbestekoa da. Xare azoka teknologia berriak eta euskarearen arteko lotura zabaltzen saiatu da. Lehen edizio hau beta da, entsegu bat. Diseinu erakargarria da. Neurri txikikoa, anitza eta koloretsua. Baliozkoa izango da hurrengoan jende gehiago erakartzeko, eta produktu teknologikoak euskaldunen eremura erakartzeko. Ez da erraza izango, baina ahalegin hori egin beharrekoa izango da.

  1. Euskarazko hedabide ez publikoen euren elkartea sortu dute. Gaur eratze batzarra egin dute, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Guztira 51 hedabidek parte hartu dute elkarte berriaren sorreran, Sortzaileen artean Berria dago.
  2. Albistea honela jaso du Berriak edizio jarraituan:
  3. Albistea honela jaso du Argia.com-ek:
  4. Albistea Goiena.net-en:
  5. Albistea Baleiken:
  6. Albistea Naizen:
  7. Albistea sustatu.com-en:
  8. Sortzaileen zerrenda:
  9. Sorrerako adierazpenean, ahots bakarra izateko ahalmena nabarmendu dute elkarteko kideek aurkezpenean: 

    “Euskal Hedabideen elkarte bat sortzeko hainbat saio egon da azken hamarkadetan, eta azkenean hemen da. Orain ahots bateratua izango dugu: gizartearen aurrean agertzeko, instituzioekin hitz egiteko, gure kezkak agertzeko, gure indarra… komeni zaigun guztietan bakarka baino, elkarrekin agertzeko”.

  10. Sare sozialetan ez da aipemenik falta, batez ere, sorreran parte hartu duten hedabideetako partaideen eskutik:

Kantu ziztada

2012/11/12 — Utzi iruzkina

Euskaldunok berezko zerbait izango dugu hain txiki izanda hainbeste iraun badugu. Izan liteke auzolanerako gaitasuna, edo saretzeko trebezia, edo elkarrekin hitz eta pitz, jan-edanean eta kantuan gozatzeko zaletasuna, edo etengabeko erronka gurpilari heltzeko tema edo lauak batera. Joan den astean bertan horren adibide bat baino izan dira. Horien artean, hedabideen arlora mugatuta, bi ekitaldi esanguratsu: Euskalerria irratiaren 25. urteurreneko gala (azaroaren 7an, Atarrabian), eta Berriaren aldeko kontzertua Ruper Ordorikaren eskutik, Zure ziztada behar dugu kanpainaren baitan. Bihotzetik egindako bi ekitaldi, talde sentimenduaz hornituak, aurrera egiteko determinazioaz ehunduak.

Bi kasuetan aretoa beteta ikusteak ematen dudan poza handia da. Indar biderkatzailea du. Baina haragoko zerbait nabarmendu nahi nuke, Ruper Ordorikaren kontzertuaren harira. Sortutakoa ahalik eta ederren eskaintzeko grina. Harribitxi hori landtzeko ahalegin hori, bere diztira hoberena eman dezan. Kantua da izarra, baina bere diztira ikus dadin soinua eta giroa (argiak) funtsezkoak dira. Dena joan zen bikain, eskarmentua eta grina elkar loturik zebiltzalako seinale.

Kantu leunak nahi nituzke jarri... zioen poetak, eta koblakariak kantu ederrak, gazi-gozoak, kantu minak, biziak, sarkorrak… jarri zituen iluntze euritsu batean, ortzadarra ikustarazteraino ederrak. Saio horren lekuko gisa, hona argazki gutxi batzuk, Ruper Ordorikari, mugalari guztiei, eta antolakuntzan ibilitako guztiei eskerronez. Mila esker guztioi.

This slideshow requires JavaScript.

Oroimena selektiboa izaten da, gogoratzen duguna bizitako ale bakan batzuk baino ez baitira. Oroimenak misterioa du inork ez baitaki zeren arabera gogoratzen ditugun gertaera batzuk, eta beste batzuk ez. Sentimenduekin lotuta dagoelakona nago, sentimenduek pizten baitute oroimenaren harizpia. Azken hilabete honetan, begiak zabal-zabalik jarraitzen ari naiz El Pais egunkarian gertatzen ari dena, ezin sinestuz. Eta gurpil ero horren baitan, une positiboak gailendu dira oroimenaren lekuan. Elkartasun sentimenduak edo tristurak eraginda, auskalo. Bi pasarte datozkit buruan. Bata, joan den martxoan El Paiseko erredakzioa bisitatu genuenekoa, erredazio multimediaren haritik egindako barne aldaketaz galdezka joan ginenean. Bisita atsegina eta aberatsa izan zen oso. Bestea, Jose Yoldiren aldamenean Auzitegi Nazionaleko epaigela horietako batean izandako une eta kazetari lanbideaz izandako elkarrizketak, atseginak eta aberatsak ere. Eta horiekin batera Yoldiren artikuluak eta berak eta El Paiseko beste kazetari batzuek Egunkaria auzian eskainitako laguntza eta elkartasuna. Horregatik, gaur, astelehen goibel honetan, Un eterno tránsito hacia la nada artikulua irakurri eta gozatu ondoren, besarkada bero bat bidali nahi diot Txetxo Yoldiri. Elkartasun besarkada bat. Eskerronekoa ere.

 

* Jose Yoldiren artikulu bilduma

Egunkaria auziari buruz:

– Cuando sacar la pata es un arte

¿Pagaría 200 euros por un billete de 20?